XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

46. art. Bozketa ordua baino ordubete lehenago dagokien tegian lehendakaria kide biak eta ordezkoak bilduko dira mahaia eratzeko, lehendakari bat eta kide bi egotea behar beharrezkoa izango delarik.

Behin eratuta, eskuhartzaileak onartzeari ekingo zaio eta ondoren dagokion eratze akta egingo da.

Hauteskunde mahaia eratzea ezinezkoa balitz Udaleko Hezkuntza Zerbitzuari berehala jakineraziko litzaioke.

47. art. Deialdian ezarritako orduan hasi egingo da bozketa.

Bozkatzeko eskubidea dagokion zentsuan egon eta N.A.N. edota pertsona ezagutzera ematen duen beste agiriren bat aurkeztuta egiaztatuko da.

48. art. Botua sekretua da. Hautesle bakoitzak Lehendakariari emango dion gutun kopurua, hauteskunde zerrendaren arabera dagokion botu kopuruaren bera izango da.

Lehendakariak egiaztapenak egin ondoren botuak hautestontzian sartuko ditu.

49. art. Bozketa amaituta zenbaketari ekingo zaio, jendaurrean, 16. artikuluan ezarritako talde bakoitzeko hauteskunde txartelak zenbatuz.

Eredu ofizialekoak ez diren txartelak, gutun gabekoak eta gutun batetan hautagaitza ezberdinetako txartel bat baino gehiagodunak baliogabeak dira; gutun batetan hautagaitza bereko txartel bat baino gehiago egonez gero botu baliodun bakartzat joko da.

Txartelik gabeko gutuna boto zuritzat joko da, eta berez balioko du.

Zenbaketa amaituta, txartel kopurua eta seinalaturiko botuemaleei dagozkienak alderatuko dira.

50. art. Behin mahaiak zenbaketan gertatutako arazoak konpondu eta gero, bozketa akta beteko da, bertan zenbat hautesle eta zegokien botu kopurua, botuemale eta txartel irakurrien kopurua, baliogabe eta baliodunena, eta azken hauetan zuriak eta hautagaitza bakoitzekoak bereziz agertuko direlarik.

Txartelak suntsituko dira, balioa ukatu zaien edo galdapena sortarazi dutenak ezik, hauek mahaikideek sinatuta aktari erantsiko baitzaizkio.

Azkenez tegiaren iragarki taulean ikusgai jartzeko agiria igorriko du.

51. art. Azkenez batzarraldiko akta gertutuko da, bertan mahaikide eta hartzaileek sinatu eta bozketa akta, ordezkari, eskuhartzaile eta hautesleek egindako galdapen eta protesten laburpena, honi buruzko ebazpen hartuak eta hauteskundea ukitutako edozein gorabehera agertuko delarik.

52. art. Gutun itxi eta sinatu baten barruan, mahaiko lehendakaritzak, hala nahi duten kide eta eskujartzailez lagundurik, Hezkuntza Zerbitzuari aktak, hauetan aipatzen diren agiriak, botuemaleen zerrenda zenbatua, balioa ukatu zaien edo galdapena sortarazi duten txartelak, erabilitako zentsu zerrenda, eta eskuhartzaile kreditatuen zerrenda emango dizkio.

53. art. Alkatetzak, bozketa egun osteko bost egunetako epean, Barruti guztietako emaitzak Iragarki Taulean argitaratzeko aginduko du.

Hautagaitzetako ordezkariek bi egunetako epea izango dute alegazio eta galdapenak egiteko, hauek beste bi egunetako epean, Alkatetzaren Dekretuz, ebatziko dira, Hezkuntza Zerbitzuak proposatuta hautatuen eta ondorengo izendapenaren aldarrikapena burutuko duelarik.

54. art. Hauteskunde prozesuan parte hartzen duten organuek epaizturiko administrazio egintzen aurka administrazio liskarrauzietako errekurtsoa tartejarri ahal izango da, birjarpenezkoaren ondoren.